style="height:!important"

Abisuak

Iberdrola lanak egiten ari da San Estebango hainbat kaletan, lineak eguneratzeko eta Amezola kaleko 4. zenbakian dagoen transformazio-zentroa kendu ahal izateko.

Contenido de la página Azken hilabeteetan Iberdrolak linea elektrikoa aldatu eta kanalizatzeko lanak hasi ditu San Estebango hainbat kaletan: Egetiaga Uribarri, Amezola, Sabino Arana, Antonio Epalza, Uribarribarri… Linearen eguneratze hori San Estebango hainbat eremutan gertatu diren hornidura-arazo eta gorabehera batzuengatik da, eta, batez ere, Amezola 4 Komunitatean dagoen Eraldaketa Zentroa kentzearen ondorio. Atariaren barruko transformazio-zentro hori kentzeko eskatu dute hainbat aldiz bai erkidegoak bai Udalak, eraikinaren segurtasuna arriskuan jartzen duten gorabehera batzuk erregistratu baitira. Iberdrolaren arabera, lanak 3 aste barru amaitzea aurreikusi dute, kaltetutako gune guztiak berrituko dituztelarik. Gainera, aurten, Iberdrolak honako lan hauek egin ditu: Sare elektrikoa eguneratzea San […]

OHARRA: Irailaren 20a, astelehena. Barandiaraneko sarbidea, oinezkoentzako bidetik, moztuta.

Contenido de la página Hilaren 20an, astelehenean, irisgarritasuna hobetzeko obra egiten ari den eremua berrasfaltatuko da, eta San Esteban hiribidea oinezkoentzako pasabidearekin lotzen duen oinezkoentzako bideari eragingo dio. Horregatik, EREMU HORRETAN MUGIMENDUA MOZUTUTA EGONGO DA GOIZEKO 8ETATIK LANAK AMAITU ARTE. Horrek eragina du Barandiaranen Haur Ikastetxearekin eta pasabidearekin berarekin duen komunikazioan. Kebrantezarra parkeko (Elizaren parkea) bide alternatiboa erabiltzea gomendatzen da pasabidera eta Barandiaran ikastetxeko sarrerara iristeko.

Iberdrolak linea aldatzeko lanak hasi ditu Egetiaga Uribarrin, Amezola 4 komunitatean dagoen transformazio-zentroa kendu ahal izango delarik.

Contenido de la página Aste honetan, Iberdrolak Egetiaga Uribarri kaleko CIME eta 7. atariaren arteko linea aldatzeko eta kanalizatzeko lanak hasiko ditu 1 zenbakiko arkupearen bitartez. Aspaldidanik, linea horren egoera hornidura-arazoak eta gorabehera ugari sortzen ari zen. Gainera, lan horiek Amezola 4 erkidegoko atariaren barruan dagoen tranformazio-zentroa erretiratzea ekarriko duen prozesuaren barruan sartzen dira. Azken hori kentzeko eskatu dute hainbat aldiz Erkidegoak eta Udalak berak. Egetiaga Uribarri kalea berrurbanizatzeko obra egin zen unean, Udalak Iberdrolari jakinarazi zion obra horiek egiteko eta esku-hartzearekin batera gainjartzeko aukera zegoela, baina une hartan Iberdrola ez zegoen obra horiek egiteko prest. Hori horrela, Udalak Iberdrolari […]

Martxoaren 6ko Dekretua, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan. Ohizko galderen erantzunak.

Contenido de la página 13/2021 DEKRETUA, martxoaren 6koa, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak 2021ean testu bakar batean lehen aldiz bateratu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren deklarazioaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.. Eguneratuta 2021-02-26

COVID19 Etxebarrin, asteko txostena. Osakidetzak argitaratuko datuak. 

Etxebarri semaforo LARANJAN dago azken 14 egunetan pilatutako 55 kasurekin eta intzidentzia-tasa 479.93koa da. Etxebarrin MAILA GORRIRA pasatzeko 14 egunetan metatutako kasu positiboak: 58 Gogorarazi nahi dugu astelehenetan eta ostegunetan argitaratzen dela egoera GORRIAN dauden udalerrien zerrenda, eta, beraz, hurrengo egunean ostalaritza itxi behar dela, eta eskola-kirola hurrengo egunean (asteartea edo ostirala) bertan behera utzi. Zeuk erabaki, BATU edo KENDU.

Otsailaren 12ko Dekretua, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan. Ohizko galderen erantzunak.  

7/2021 DEKRETUA, otsailaren 12koa, lehendakariarena, zeinaren bidez laugarren aldiz aldatzen baita honako dekretu hau: 44/2020 Dekretua, abenduaren 10ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko. Eguneratuta: 2021-02-15

PREMIAZKO ABISUA! – Ur-horniduraren mozketa

16:30 Apurketa berria dela eta, ur-horniduraren etena mantentzen da… PERTSONA KONFINATUAK EDO MUGITZEKO ARAZOAK DAUZKATENAK Zenbaki hau 619 068 243 herritarren eskura jartzen da eskaerak kudeatzeko. ZISTERNA-KAMIOIAK. Ortuegiak eta lekuak. IKUSI ERANTSITAKO IRUDIA: Informazio gehiago jaso ahala jakinaraziko dugu. Barkatu eragozpenak.