Gizarte-larrialdietarako laguntzak jaitsi dira, baina Udalak bere gain hartzen ditu guztira banatzen den %56a baino gehiago.
Iragan 2016an Etxebarriko bizilagunei banatutako gizarte-laguntzen kopurua 212.070,04 euro izan da. Iaz 178 herritarrei edo bizikidetza-unitate etxebarritarrei Eusko Jaurlaritzak eta Etxebarriko Udalak finantzatutako laguntzak eman zitzaizkien. Eusko Jaurlaritzak Udalei aurrekontu partida bat zuzentzen die AESetarako (Gizarte-larrialdietarako laguntzak). Etxebarriren kasuan Udalak udal aurrekontuarekin osatzen du berau gizarte-bazterketa egoerak ekiditeko edo azken hauen aurrean laguntza bat ziurtatzeko. 2016an Etxebarriri zuzendutako 212.070,04 euroko laguntzetatik, 92.507,34 euro Eusko Jaurlaritzak eman ditu; eta, aldiz, 119.562,70 euro Etxebarriko Udalak. Udal aurrekontuko 119.562,70 euro horietatik, Etxebarri 53.805,25 euro ANMPetarako zuzendu zituen (Udal Laguntza Ez Aldizkakoak). Laguntza hauek gizarte-bazterkeri egoeraren arriskuei aurre egiteko bideratu ziren, beti ere salbuespen […]