Contenido de la página
Beste behin ere, Etxebarrik bat egin du Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Ondarearen Europako Jardunaldiekin. Horretarako, Udalak programa interesgarria antolatu du urriaren 15etik 24ra, udalerriko ondarea ezagutarazteko eta zabaltzeko.
Guztion ondarea, denok parte, Ondare irisgarri eta inklusiboa lelopean. Aurtengo jardunaldien helburu nagusia irisgarritasuna eta inklusibitatea dira. Asmo horrekin, publiko guztien beharren araberako programa bat prestatu da, pertsona guztiek programako jarduera guztiez gozatu ahal izatea bermatzeko beharrezko egokitzapenak eginez eta, horrela, Etxebarriko ondarea herritar guztiei hurbilduz.
Programa honako hau izango da:
– Urriaren 15etik 24ra, argazki erakusketa antolatu da Kultur Etxean, “Harrera-Acogida ” izenburupean. Erakusketa gidatu da, eta haren bidez, dibertsitate funtzional intelektual eta psikikoa duten artisten lanak ezagutu ahal izango dira, eta erakusketaren gaiak gerren eta gerra-gatazken ondorioz errefuxiatuen fenomenoan sakontzen du.
Erakusketa publiikoari irekia izango da hurrengo egun eta ordutegian: urriaren 18an 12:00etan (bisita gidatua, aurrez izena emanda) eta bisita libreak (izenik ez da aurretik eman behar) urriaren 15ean eta 22an arratsaldez 18:00etatik 20etara eta urriaren 17an eta 24an goizez 12:00etatik 14:00etara.
– Urriaren 22, 23 eta 24an “Ibilbide ludiko-historikoa” antolatu da bisita gidatu baten bidez dinamizatua. Etxebarriko behealdeko hiri-ibilbidea da eta udalerriko toponimia ezagutaraziko da, bai eta leku historikoak eta interes arkitektonikoa dutenak ere. Ibibidearen luzera 1,5 km igurukoa izango da.
Bai erakusketa bai bisita gidatua mugikortasun urriko, entzumen zein ikusmen mugak dituztenei egokituta daude. Izena aldez aurretik ematea beharrezkoa da.
Ibilbidean dauden seinaleei beste euskarri bat gehitu zaie QR sinboloarekin. Honen bidez herritarrek udalaren web gunean dagoen informazioa kontsultatu ahal izango da. Informazio hau ikusentzunezko mugak dituzten pertsonei begira piktogramen bidez eta audioen bidez osatuko da.
Beraz, Etxebarriko herritar guztiei zuzendutako jardunaldi hauek Etxebarriko ondarea hobeto ezagutzen lagunduko dutela uste dugu. Informazio gehigarria hemen aurki daiteke:
Horrexegatik animatu nahi ditugu etxebarritarrak urriko jardunaldietan parte hartzera, Etxebarri eta bere udalerriaren ondarea hobeto ezagutzen lagunduko baitute. Informazio gehigarria hemen aurki daiteke:







