Contenido de la página
Udalak 2.000 euroko partida du udal-aurrekontuan laguntza humanitariorako. Joan den asteartean, hilak 28, egindako azken osoko bilkuran onartu zuten funts horiek La Palma uhartean izandako krisiari aurre egiteko erabiltzea.
La Palma uhartean jazotako gertakariek “hondamendi eremu” izendapena ekarri dute, eta, beraz, Estatuak eta Europak zuzeneko laguntzak emango dituzte, kaltetutako pertsonen jarduera ekonomikoa, lanekoa eta egoitzakoa berreskuratzeko.
Hori horrela izanik, eta irlan bertan elkarte eta pertsona batzuekin harremanetan jarri ondoren, Udalak osoko bilkuran erabaki du 2.000 euro horiek AaniPal animalien babeserako elkartera bideratzea. La Palmako egungo egoera baino lehen komunitatean lan egiten zuen elkarte bat da, abandonatutako edo kaleko animaliak erreskatatzen eta babesten aritzen zena. Une honetan, etxeko animalien erreskatean jarri du arreta, kasu askotan, sumendiaren lehen leherketen ondorioz desagertu edo ihes egin dutelako. Kaleko animaliak artatzen jarraitzeaz gain, eta ikusi ondoren haien instalazioetako batzuk labak kaltetu dituela, edo kaltetutako eremuetatik ebakuatu dituztela, egoera hori jasaten ari diren animaliak lekualdatu, mantendu eta elikatzera bideratzen dituzte beren baliabideak.
Udalak, oro har, uharte osoari eta hondamendi hori lehen pertsonan jasan duten pertsonei animo-mezu bat bidaltzeko aprobetxatzen du, inguru horretan normaltasuna lehenbailehen berreskuratzeko asmoz.







